Abenduaren 1etik 15era bitartean ‘Afrikak inspiratzen du - Emakume defendatzaileak’ erakusketa izango da La Casonan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2021ko aza. 30a, 07:00

Erakusketak, emakumeen eta, oro har, Afrikako gizartearen eskubideak sustatu dituzten Afrikako 9 emakume hurbiltzen ditu. Aste honetan zehar, Afrikako literaturetako emakumeen arteko elkarrizketak ere programatu dira, egileekin hitz egiteko gune bat, haien herrialdeak, interesak eta kezkak eta euren lanetan jorratzen dituzten gaiak ezagutarazteko.

Amurrioko La Casonak ‘Afrikak Inspiratzen du – Emakume Defendatzailak’ erakusketa hartuko du abenduaren 1etik 15era, historia aldatu duten eta hainbat eremutatik inspiratu gaituzten emakume afrikar handiak jendeari hurbiltzeko. Aste honetan zehar Afrikako literaturetako emakumeen arteko elkarrizketak izango dira.

Erakusketak Afrikako 9 emakume hurbilduko dizkigu. Emakume horiek erreferenteak dira euren lan-eremuetan, politikan, artean, ingurumenean edo parte-hartze komunitarioan, besteak beste, eta emakumeen eta, oro har, Afrikako gizartearen eskubideak sustatu dituzte. Emakume horietako batzuk nazioartean nabarmendutako pertsonak dira, hala nola Wangari Maathai, Bakearen Nobel saria, eta beste batzuek, hain ezagunak ez diren arren, Dalanda Diallo kasu, komunitateetan aldaketa handiak eragin dituzte, lurra eskuratzeko aukera, adibidez. 

Erakusketa Susanna Martinen irudiak dituzten 11 paneletan antolatzen da, eta ikusleek haiekin elkarreragin dezakete, emakumeen bizitza-istorioak sakonago ezagutu ditzakete, baita euren emakume erreferenteak proposatu ere. Urte honen amaieran, erakusketan parte hartzen duten Afrikako emakume defendatzaileak eta baita jendeak proposatutako erreferentziazko emakumeak bilduko dituen eta lankidetzan oinarrituta egongo den liburu bat egingo da.

Erakusketaren jatorria

Afrikak Inspiratzen du kanpaina 2019an sortu zen, Afrikako Baliabideen Zentroko boluntarioen ekimenez, euskal gizarteak Saharaz hegoaldeko Afrikari eta, zehazki, bertako emakumeei buruz, zuen irudia eraldatzeko. Horretarako, emakume afrikarraren irudi emantzipatzailea sustatzen da, erreferenteak sortuz eta estereotipoak deseraikiz. Orduz geroztik, artikuluak argitaratzeko eta zabaltzeko online kanpaina bultzatzen da, hainbat arlotan, ingurumenean, politikan, kulturan… erreferenteak diren Afrikako emakumeak euskal herritarrengana hurbiltzeko.

Emakumeen arteko elkarrizketa

Aste honetan zehar Afrikako literaturetako emakumeen arteko elkarrizketak izango dira. ‘Ibilbideak Literaturaren bidez’, egileekin hitz egiteko gunea da, eta, horren bitartez, euren herrialdeak, interesak, kezkak eta euren lanetan jorratzen dituzten gaiak ezagutaraziko dira. Gainera, horietako bakoitzak emakumearen egoerari buruzko azterketa bat gehituko du, bizitzako eta geografiako hainbat planotatik, eta gonbidatutako idazle bakoitzaren obren zatiak irakurriko dira. Bihar Angela Nzambi Bacaleren txanda izango da eta abenduaren 2an Fumilayo Johnson Sopalerena katekesiko aretoan eta, abenduaren 5ean, Souad Hadj-Aliren txanda Kultur Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide