Amurriok ‘Bizitza basoetan’ erakusketa hartuko du urtarrilaren 23ra arte La Casonan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko urt. 10a, 15:33

Urtarrilaren 7tik aurrera, Amurrioko La Casonan Muskerrak ingurumen elkarteak antolatutako ‘Bizitza Basoetan’ lehiaketan saritutako argazkien erakusketa izango da ikusgai. Erakusketaren gaia animaliak, landareak, onddoak eta horiek gure basoetan dituzten portaerak dira, eta urtarrilaren 23ra arte ikusi ahal izango da.

‘Bizitza Basoetan’ ekimena Muskerrak ingurumen elkarteak jarri du martxan, Eboluzioari buruzko Europako Elkartearekin eta Amurrioko Udalarekin elkarlanean, baso naturalek eta haien kontserbazioak tokiko biodibertsitaterako duten garrantzia ezagutarazteko.

Erakusketak bost egileren argazkiak erakutsiko ditu: Xabier Ramos, Gustavo Abascal, Oier Virizuela, Enrique Arberas eta Maider Iglesias-Carrasco. Erakusketa asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide