Abian dira jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko Mugiamurrioren programak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko urt. 25a, 07:00

Jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko “Bizi Zaitez Bizi” eta “Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+” jarduerak berriro programatu dira; gainera, Mugiamurrioren funtsezko pieza den aholkularitzarako orientazio-zerbitzuak aurrera jarraitzen du

Urte berria hastearekin batera, Amurriok berriro ekingo die Mugiamurriotik bultzatutako jarduerei, ariketa fisikorako eta osasunerako “Bizi Zaitez Bizi” eta “Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+” programen bitartez. Dagoeneko hasi dira, baina oraindik leku libreak dituzte. Bestalde, orientazio-zerbitzua ostegunetan egiten jarraitzen da, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesdunek aholkularitza jaso ahal izan dezaten.

“Bizi Zaitez Bizi” programa ostegunetan izango da Nagusi Etxean, eta 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Programa horren helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan, modu aktiboan eta gogobetetzailean zahartzeko moduari buruzko oinarrizko ezagutzak transmitituko dira, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatuko dira, eta jarduera funtzionala konpentsatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibaziozkoa eta soziala optimizatzeko estrategiak irakatsi eta entrenatuko dira.

Bestalde, “Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+” programa astearteetan egingo da Reforren, eta horrek ere 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Jarduera horren bidez, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatu nahi da 55 urtetik gorako udalerriko biztanleen artean, ohitura osasungarriak irakatsiz eta entrenatuz, jarduera fisikoa, besteak beste. Jarduera funtzionala konpentsatzeko estrategiak landuko dira, baita bizi-estilo aktibo eta osasungarria lortzeko motibazio-funtzionamendua optimizatzeko estrategiak ere.

Programetan parte hartu nahi dutenek Mugiamurrioko bulegoan eman ahal izango dute izena, Kultur Etxeko lehen solairuan, ostegunetan 17:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 10:30etik 11:30era, eta baita 619411732 telefono zenbakira deituta ere.

Orientazio-zerbitzua

Orientazio zerbitzua, Mugiamurrioko funtsezko pieza, Kultur Etxean egiten jarraitzen da ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten. Orientazio-zerbitzura joateko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da 619411732 telefono zenbakira deituz edo mugiamurrio@gmail.com helbidera idatziz.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide