Laguntza gehienez 50 ordukoa izan daiteke pertsona bakoitzeko, zehaztutako ordutegian, eta astean saio bat egingo da gutxi gorabehera, parte-hartzaile bakoitzaren beharren eta helburuen arabera pertsonalizatua.
Laguntzan edo mentorizatzean, honako hauek landuko dira: lanbide-helburuaren definizioa, helburu hori lortzeko indarguneak, enplegua bilatzeko beharrezko gakoak: curriculuma, aurkezpena eta prozesuan bertan laguntzea, jarraitu beharreko estrategiatik, tokiko enpresa-saretik eta harremanetatik hasi eta lan-elkarrizketetaraino.
Otsailean irekita egongo da laguntza-zerbitzu honetan parte hartzeko eskaera egiteko epea. Informazio gehiago behar izan ezgero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin 945891721 telefonoan edo enpresa@amurriobidean.org postaren bidez.
Aktibatu Expers Hazilan programaren zerbitzu bat da. Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboak finantzatzen du, eta Garapen eta Lanbideren bidez koordinatzen da.