Amurrioko Udalak eta Vicente Ferrer Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko ots. 9a, 07:00

Alkatea eta fundazioko ordezkaria, hitzarmenaren sinaketa. / Amurrioko Udala

Finantzatutako proiektuaren helburua Indiako Anantapur barrutiko Ragulapadu landa-komunitateko 47 familiari etxebizitza duina izateko eskubidea ematea da. Proiektu horren bidez, Vicente Ferrer fundazioak osasuna eta higienea hobetu nahi ditu, baita familia onuradunen estatusa eta gizarte-maila ere.

Amurrioko Udalak eta Vicente Ferrer Fundazioak berritu egin dute duela zenbait urtetik gauzatzen ari diren lankidetza-hitzarmena. Finantzatutako proiektuak Indiako Anantapur barrutiko Ragulapadu landa-komunitateko 47 familiari etxebizitza duina eskuratzeko aukera ematea du helburu, eta 10.000 euroko laguntza izango du.

Proiektu horren bidez, giza ingurune inklusibo, duin eta segurua sortu nahi da Ragulapadu herrixkan, Indiako kasta behartsuenetako familientzat. Horretarako, 47 etxebizitza eraikiko dira, eta 47 emakumek etxebizitza eskuratzeko eta saneamendurako eskubidea izango dute, horietako 3 desgaitasunen bat dutenak. Emakume horiek eta euren  senideak izango dira etxe horien etorkizuneko jabeak.

Aldi berean, tokiko parte-hartzea sustatuko da proiektuaren fase guztietan, oinarrizko egitura komunitarioak indartzeko eta genero-ikuspegitik saneamendurako eskubideei eta norberaren beharrak aire zabalean egiteak dituen ondorioei buruzko kontzientziazio-mailak hobetzeko.

Jarduketa horren bidez, familiek eta, batez ere, emakumeek eta desgaitasuna duten pertsonek jasaten duten pobrezia-zirkulua hautsi nahi da, haien ahalduntze sozioekonomikoa sustatuz, higieneari eta saneamenduari buruzko gaietan sentsibilizazioa areagotuz, bai eta haien parte-hartze aktiboa, jarraipena eta, batzuetan, eraikuntzako jarduera guztietan partaideek izan behar duten lidergoa bultzatuz ere, familiak euren komunitatearen garapenaren bultzatzaile eta protagonista izan daitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide