Martxoaren 4an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Kui-kui' ikuskizuna eramango dute Bañueta Kiroldegira

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko ots. 27a, 07:00

Azarorako aurreikusita zegoen emanaldiaren sarrera gordetzen duten pertsonek emanaldiaren egunean aurkeztu beharko dute; bertaratu ezin direnek Kultur Etxean itzuli ahal izango dute sarrera. Otsailaren 28tik, astelehen arratsaldetik aurrera, sarrera berriak jarriko dira salgai Kultur Etxean, erakundeek edukiera handitu egin dutelako.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldia eskainiko dute datorren ostiralean, martxoaren 4an, Bañueta Kiroldegian. Emanaldi hori, joan den azaroan egitekoa zen baina bertan behera utzi behar izan zen, osasun-egoera zela eta. Datorren asteko hitzordurako, Amurrioko Udalak bi emanaldi egitea erabaki du, 17:30ean eta 19:30ean, pilaketak saihesteko eta osasun-segurtasuneko irizpide eta protokolo guztiak betetzeko.

Azarorako aurreikusita zegoen emanaldiaren sarrera gordetzen duten pertsonek emanaldiaren egunean aurkeztu beharko dute. Ekitaldira joaterik ez dutenek, berriz, Kultur Etxeko sarreran itzuli ahal izango dute martxoaren 4ra arte, eta ordaindutako dirua berreskuratu.

17:30ean izango den Ikuskizunaren lehen pasera, edo 19:30ean izango den bigarrenera sartzeko ezarritako protokoloa pertsona bakoitzaren sarrera-zenbakiaren araberakoa izango da.


LEHENENGO PASEA (17:30)

Zenbaki hauek dituzten sarrerak:
Sarrera zuriak (pistak): 001-650
Sarrera horiak (harmailak): 001-140
Sarrera urdinak (harmailak): 001-120

BIGARREN PASEA (19:30)

Zenbaki hauek dituzten sarrerak:
Sarrera zuriak (pistak): 651-1300
Sarrera horiak (harmailak): 141-239
Sarrera urdinak (harmailak): 121-200

Sarreren salmenta
Agintariek ezarritako neurriak malgutu egin direnez, eta horrek azaroan aurreikusitakoa baino edukiera handiagoa ekarriko duenez, sarrera berriak jarriko dira salgai datorren astelehen arratsaldetik, otsailaren 28tik, aurrera, eta Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide