Amurriok 2022-2023 aurrekontu parte-hartzaileen kanpaina amaitu du, 8 proiektu aukeratuta

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko api. 8a, 18:28

Herritarrek egindako hautaketaren arabera, 48.000 eurotik beherako 7 proiektu egingo dira aurten, eta 48.000 eurotik gorako beste proiektu bat 2023an

Amurrioko Udalak amaitu du joan den urrian herritarren bozketa-fasea amaitu ondoren abian jarritako aurrekontu parte-hartzaileen kanpaina. Amurrioarrek, guztira, 430.000 euroko inbertsioa izango duten eta urte honetan eta hurrengoan gauzatuko diren 8 proiektu aukeratu dituzte.

AmurriokoEkin aurrekontu parte-hartzaileen kanpainaren laugarren eta azken fasean 797 herritarrek hartu dute parte bozketa-fasean. Galdetegi gehienak online bete dira (445), udal eraikinetako postontzietan 182 utzi dira, San Anton inguruan dagoen karpan 120 galdetegi jaso dira eta, azkenik, Zaraobe institutuan gazteek 50 bete dituzte.

Martxoaren 3tik 18ra egin zen herritarren bozketa-fasearen ondoren, udalerriko bizilagunek guztira 430.000 euroko inbertsioa izango duten 8 proiektu aukeratu dituzte. Aukeratutako proiektuetatik 7 48.000 eurotik beherakoak dira, eta aurtengo aurrekontuaren kontura gauzatuko dira. Proiektu hauek aukeratu dira:

  •     1. Dibertsitate funtzionala duten umeentzat egokitutako haur-jolasak eta ume jaioberrientzat egokitutako beste batzuk instalatzea. (48.000 euro)    
       
  • 2. Adinekoen beharretara egokituta ez dauden eserlekuak berritzea. (34.031 euro)            
     
  •   3. Adinekoek ariketak egiteko instalatuta dauden eta funtzionatzen ez duten aparatuak ordeztea eta elementu gehiago instalatzea. (48.000 euro)      
     
  •   4. Urduñarako sarrera-irteeretan abiadura murrizteko gailuak jartzea, musika-eskolaren ondoan eta Landaburu inguruan. (10.000 euro)        
       
  • 5. Erdigunetik urrunen dauden eremuetako lorategiak hobetzea. (48.000 euro)           
     
  •   6. Udalerriko hainbat udal-parketan fruta-arbolak jartzea, ikastetxeetatik gertu. (15.000 euro)            
     
  •   7. Aparkalekuak hobeto mugatzea, Eroski Centerren eragin-eremua hobeto aprobetxatzeko. (10.000 euro)          

48.000 eurotik gorako aurrekontua duten proposamenen artean, berriz, 2023an gauzatuko den proiektu bat aukeratu da, 215.000 euroko aurrekontuarekin. Proiektu horren bitartez bidegorriaren tarteak elkartu egingo dira, udal baliabideetara bizikletaz joan ahal izatea bermatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide