Amurriok programazio berezia izango du aurten LGTBIQA+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Bertan, Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 19. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko film labur eta luzeen proiekzioak eta hitzaldi bat eta antzerki bat hartuko dira.
Zinegoakeko proiekzioak bi egunetan egingo dira, apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an. Biak Amurrio Antzokian izango dira, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte. Lehenengo egunean sei film labur proiektatuko dira: ‘Les filles ne marchent pas seules la nuit’, ‘Elsa’, ‘17 minutos con Nora’, ‘No deberías’, ‘Berak Baleki’ eta ‘To the future, with love’.
Bigarren egunean ‘Nos corps sont vos champs de bataille’ (“Gure gorputzak zuen gudu-zelaiak dira”) film luzea proiektatuko da.
Maiatzaren 17an, 18:00etan Kultur Etxean “LGTBIQA+fobiari aurre egiten” hitzaldia izango da Aldarte Elkartearen eskutik. Programazioa amaitzeko, maiatzaren 27an, 19:00etan, “Anarkia Relacional” antzezlana eskainiko da San Anton plazan.