Bi urtez Arabako patroiaren eguna ospatu gabe egon ondoren, Amurriok egun horren inguruko ohiko jarduerak programatu ditu berriro datorren asterako. Horretarako, apirilaren 28aren bezperan, Amurrioko Udalak danborrada eta barraskilo-jana biltzen dituen programazioa antolatu du.
Apirilaren 27an, asteazkena, Juan Urrutia plazan. (Euria egiten badu, jarduerak San Anton plazan egingo dira)
20:00 DANBORRADA San Anton plazan, BETI JAI Fanfarrearen laguntzarekin eta Amurrioko bizilagunen partaidetzarekin. Haur guztiak Dianaren eta Azken Erretretaren interpretazioan parte hartzera gonbidatuta daude.
20:15 BARRASKILO-JAN herrikoia Juan Urrutia plazan, 2 euro kazolatxo bakoitzeko.