La Casonak Aiaraldeko Mugimendu Feministari buruzko erakusketa hartuko du maiatzaren 28ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko mai. 9a, 07:00
Maiatzaren 28ra arte egongo da erakusketa ikusgai. / Aiaraldea.eus

Erakusketa hamarkadaz hamarkada jorratuko da, eta hainbat panelen bidez historia, aldarrikapenak eta ekintzak azalduko dira.

Amurrioko La Casonak Aiarako Mugimendu Feministari buruzko erakusketa hartuko du maiatzaren 28ra arte, Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak antolatuta. 

Eskualdeko hainbat udalerritan zehar egiten ari den erakusketak Aiarako Mugimendu Feministaren historiaren ibilbidea erakusten du, hamarkadaz hamarkada, eta hainbat panelen bidez historia, aldarrikapenak eta ekintzak azalduz joango da. 

Aiarako Mugimendu Feministaren historia aztertzeaz gain, erakusketaren helburuen artean ibilbideak eta aldarrikapenak sozializatzea dago, aintzatespen publikoa eta soziala sustatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide