Amurrioko Udalak antolatutako 2022ko Jaietako Kartelen Lehiaketa Inhar Mínguez Astorkia amurrioarrak aurkeztutako “Entropia” lanak irabazi du, eta egileak 800 euroko saria poltsikoratuko ditu.
Kartel irabazlea aukeratzeaz gain, epaimahaiak 2022ko jaietako Kontra-azalerako Haur Lehiaketari buruzko bere irizpena ere eman du. Lehiaketa horrek hiru sari eman ditu:
- Kontra-azalerako Lehiaketako lehen saria: Irune Barañano Eguia, “Txupinazo” lanarekin. 60 euroko saria izango du ikasmaterialean.
- Kontra-azalerako lehiaketako bi akzesitak, berriz, Lucía González Roblesek eta Miren Pinedo Sanchezek eramango dituzte.
Datorren astelehenean, 19:00etatik aurrera, sari-banaketa ekitaldia egingo da La Casonako erakusketa aretoan, eta hilaren 29ra arte ikusgai egongo diren aurkeztutako obra guztiak jasoko dituen erakusketa inauguratuko da. Aurten 8 izan dira Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanak eta 23 Kontra-azalerako Lehiaketarako bidalitako proposamenak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide