Amurrio Bideanek Ticketbai-ra zuzendutako sinadura digitalari buruzko tailerra antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko mai. 19a, 07:00

Prestakuntza maiatzaren 26an izango da, 9:30ean, baina maiatzaren 23a baino lehen izena eman beharko da.

Amurrio Bidean-ek, udalerriko autonomoei eta enpresa txikiei TicketBAI ezartzen laguntzeko tailerrak antolatzen jarraitzen du. Horretarako, maiatzaren 26an, 9:30ean, sinadura digitalari buruzko beste jardunaldi bat antolatu da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 23a da, astelehena, 09:00etan.

Sinadura digitala ezinbestekoa da TicketBAIren fakturak jaulkitzeko, baita FacturAraba eta ef4ktur programak erabiltzeko ere. Oso garrantzitsua da bizkortasuna emango digun ziurtagiri digital egokia izatea eta fakturazioa behar bezala konfiguratuta duen ekipoak edukitzea, denak behar bezala funtziona dezan.

Tailerrean parte hartzeko, hau eramatea komeni da:

1.fakturazioa egingo den ordenagailu eramangarria (ordenagailuak softwarea eta dagozkion eguneratzeak izan beharko ditu). Zalantzarik izanez gero, Amurrio Bidean-en egiaztatu ahal izango dugu. 

2.identifikazio digital modu bat izatea: 

  • Autonomoa izanez gero: NAN elektronikoa sinadura aktiboarekin (gomendagarriena, ematen dituen aukerak direla eta) edo BACKQ sinadura (Udaleko HAZean lortzen da).
  • Enpresa bada (pertsona juridikoa: SC, CB, SA, SL): erakundearen sinadura (izenpe, FNMT, Camerfirma).

Prestakuntza oso pertsonalizatua izango da, beraz, talde txikian egingo da, gehienez 10 parte-hartzailerekin. Izen-ematea Amurrio Bidean-en egin daiteke, inprimaki honen bitartez (https://labur.eus/7mM5d) edo 945891721 telefono-zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidaliz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide