Amurriok Euskal Jaia berreskuratuko du datorren asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko mai. 24a, 07:00

Programazioa ostiralean hasi eta larunbat osoan zehar luzatuko da dantza erakustaldi, musika eta lehiaketa gastronomikoarekin.

Amurriok Euskal Jaia berreskuratuko du asteburu honetan, Covid-19aren pandemiaren ondorioz bi urtez ospatu ezinik egon ondoren. Ostiralean hasiko da jaia, folk kontzertu batekin, eta larunbatean jarraituko du gainerako programazioarekin, Juan Urrutia plazan eta parkean.

Sarrabete folk taldeak emango dio hasiera Euskal Jaiari ostiralean, 20:00etan Juan Urrutia parkean emango duen kontzertuarekin. Programazioak Juan Urrutia plazan jarraituko du larunbatean, 11:00etan, hasiko den azokarekin. Ekitaldi nagusia Aiara Dantza Taldearen dantza emanaldia izango da, 12:00etan, eta 13:30ean Ugarte otxoteak alaitutako kantu poteoa hasiko da.

Bestalde, parkean programatutako jarduerak 10:00etan hasiko dira, sendabelarrei buruzko tailerrarekin, eta Kultur Etxean eman beharko da izena. 12:00etan II. paella txapelketa hasiko da eta 15:00etan bazkaria izango da. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera haurrentzako jolasak egongo dira Kalakaren eskutik eta 19:00etan Patxi eta konpainiak joko du. Amaitzeko 22:00etan Iratzar erromeria izango dugu.
Jaiarekin batera, aste osoan zehar Aiara dantza taldearen jantziak ikusi ahal izango dira erakusleihoetan eta Patxi Perezen emanaldian euskal jantzi bat zozketatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide