Amurrioko Udalak gaur arratsaldean onartu duen 400.000 euroko kreditu-transferentziari esker, besteak beste, udalerriko ikastetxe publikoetan, Mendiko Eskolan eta Zabaleko ikastetxean 2022rako aurreikusitako inbertsioa handitu ahal izango da.
Udalerriko ikastetxe publikoetarako 175.643 euroko inbertsio-partida handitzeak Amurrioko Udalak hainbat urtez bultzatzen ari den jolastoki inklusiboen proiektua lantzen eta garatzen jarraitzeko aukera emango du.
Halaber, 200.000 euro bideratuko dira Goikolarra auzoko etxebizitzen hiri-berroneratze proiektura, eta, horri esker, hasiera emango zaio Eusko Jaurlaritzaren Berehalako Ekintza Planaren proiektuari, hori ere Next Generation funtsen barruan. Azkenik, Landaburuko saneamenduaren eta estolderiaren garapen eta Bowl skatearen eraikuntza proiektuen kostua handitu egin da, eta, beraz, kreditu-transferentziaren gainerakoa horra bideratu da.