Amurrioko Udalak alkoholarekin eta beste droga batzuekin erlazionatutako arazoak prebenitzeko gida prestatu du gidari hasiberrientzat

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko mai. 31a, 07:00

Udaleko psikologo-taldeak diseinatutako planak, gazteak informatzeko eta kontzientziatzeko prestatutako materialarekin lan egingo duten udalerriko autoeskolen laguntza izan du.

Amurrioko Udalak, laguntza psikologiko eta pedagogikoko udal-zerbitzuaren bitartez, gidari hasiberriei zuzendutako Prebentzio Plana diseinatu du, udalerriko autoeskolekin lankidetzan. Horretarako, autoeskolen esku dagoen gida bat prestatu da, eta ekainean horri buruzko aurrez aurreko prestakuntza-saioak egingo dira.

Psikologo-taldeak diseinatutako planak udalerriko autoeskolen laguntza izan du, eta hainbat drogaren kontsumo desegokiarekin zuzenean erlazionatutako gertakari kopurua murriztea du helburu. Horretarako, funtsezkoa da informazioa ematea, eta, beraz, gida honen bitartez, gidatzeko orduan hainbat drogak dituzten efektuei eta ondorioei buruzko informazio espezifikoa ematen zaie ikasleei, gidatzean drogak erabiltzearekin erlazionatutako jarrerak aldatzeko eta autozainketa-portaerak erakusteo.

Autoeskoletan landuko den materialak hainbat droga izango ditu ardatz, hala nola alkohola, cannabisa, estimulatzaileak (anfetamina, kokaina…) eta sendagaiak, baita horietako bakoitzari buruzko eduki espezifikoak ere, eta horien ondorio orokorrak, gidatzeko orduan dituzten ondorioak eta lege-alderdiak aztertuko dira.

Prestatutako materiala autoeskoletako ikasleen artean banatuko da, gidabaimena ateratzeko prestakuntza-aldian horrekin lan egiteko. Gainera, ekainean, autoeskoletara gazte gehien joaten den aldian, aurrez aurreko talde-prestakuntzako saio bat egingo da. Saio horretan metodologia didaktiko aktiboa erabiliko da, puntu jakin batzuei buruzko azalpenekin eta eztabaidarekin.

Datuak 

Amurrioko Udalak diseinatu duen gidari hasiberrientzako Prebentzio Plan hori trafiko-istripuei buruzko datuetan oinarritzen da.
2020an, trafiko-istripuetan hildakoen %49ak alkoholaren, drogen edo/eta psikofarmakoen emaitza toxikologiko positiboak eman zituen, bakarka edo konbinatuta. Hildako gidarien guztizkoan antzemandako substantzia motaren araberako portzentajezko banaketari buruzko datu globalak hauek izan ziren: %31k alkoholean positibo, %20ak droga batean edo batzuetan positibo eta %13ak psikofarmakoetan positibo.

Trafiko-istripu guztiek ez dakarte heriotzarik, baina alkoholak eta beste droga batzuek istripu horietako askotan zerikusia dute. Istripuak ez ezik, gehiegizko kontsumoak zigor ekonomikoak eta gidabaimeneko puntuen galera ere badakartza. Izan ere, trafiko-espedienteen %60a alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoaren ondoriozkoa da.

Bestalde, emaitza toxikologiko positiboak izan dituzten gidarien kopuruaren azken hamar urteetako konparazio-azterlanak, alkoholaren, drogen eta psikofarmakoen kontsumoan goranzko joera dagoela erakusten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide