Amurrioko udal igerilekuak ekainaren 15ean, asteazkenean, irekiko dira eta irailaren 15era, ostegunera, arte egongo dira zabalik. Covid-19aren pandemiak eragindako bi urteko murrizketen ondoren, aurten ez da mugarik egongo eta instalazio guztiak erabili ahal izango dira. Aurten abonatutako pertsonen eguneraketa egingo da eta, beraz, beharrezkoa izango da interesa duten pertsona guztiek izen-emate berria egitea.
Aire zabaleko udako igerilekuen denboraldia ekainaren 15ean hasiko da Amurrion eta irailaren 15era arte iraungo du. Hau izango da ordutegia: astelehenetik igandera, 10:30etik 20:30era ekainean eta irailean, eta 10:30etik 21:00etara uztailean eta abuztuan.
Uda honetan, abonatutako pertsonen eguneraketa egingo da programa informatiko berri batean sartzeko, eta, beraz, abonatu zaharrek zein berriek beste inskripzio bat egin beharko dute udal-igerilekuetan, helbideratzeak ez baitira pasatuko. Abonatuen altak egiteko udal igerilekuen harrera hilaren 6, 7, 8, 9, 10, 13 eta 14an egongo da irekita, 10:00etatik 13:00etara.
Bestalde, Bañueta Kiroldegian 2022ko urtarrilaren 31 baino lehen abonatutako pertsonek, ondoren baja hartu ez badute, doan sartu ahal izango dira udal-igerilekuetara.
Informazioa behar duten pertsona guztiek 945390668 zenbakira deitu beharko dute, edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatzi: info@taldesport.es
Matrikula doan ekainean
Ekainean, Bañueta Kiroldegiak doako matrikula kanpaina egingo du udan instalazioak erabili nahi dituzten guztientzat. Horretarako, interesdunek gutxienez hiru hilabetez egon beharko dute abonatuta, ekainetik abuztura, eta hilabete horiengatik ordainketa bakarra egingo dute ekainean.
Gainera, uztailean udako kanpaina egingo da, eta, bertan, besteak beste, haurrentzako igeriketa, multikirolak eta aquazumba jarduerak eskainiko dira.