Amurriok kultura kalera ateraz eman dio hasiera udari, ‘Udako Kultura Tantak’ programarekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko eka. 3a, 17:58

Dantza ikuskizuna, kale antzerkia eta kontzertu bat programatu dira ekainean eta uztailean.

Amurrioko Udalak beste urte batez eutsi dio udan kultura kalera ateratzeko apustuari. ‘Udako Kultur Tantak - Cultura a pie de calle’ programaren bidez, hiru jarduera programatu dira ekainean eta uztailean. Guztiak Juan Urrutia parkean izango dira, 20:00etan, eta euria egiten badu, San Anton plazara eramango dira.

“Aurten herriko eta auzoetako jaiei berriro ekingo badiegu ere, aurreko bi urteetan hain harrera ona izan duen formulari eutsiko diogu, aire zabaleko kulturaz gozatzeko uda baten aldeko apustua eginez”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak. 

Ekainean bi ikuskizun programatu dira. Lehenengoa, ekainaren 10ean, dantza-ikuskizuna izango da, “Hiru Hitzetan”, eta hiru koreografia eszenaratuko ditu: Amaia Elizaranen “Out”, Olaia Valle eta Rocío Tejedaren “Bitartean” eta Noderen “Emakumeekin”. Ekainaren 17rako, proposamena helduentzako kale-antzerkia izango da, Trapuzaharra konpainiaren “Por hacer un favor”, Arabako plazetan, Arabako kaleko arteen zirkuituaren barruan. Azkenik, uztailaren 1ean, “Big Band Berri” gasteiztarren kontzertua izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide