Amurrioko merkataritzak bat egin du LGTBIQA+ harrotasunaren egunaren sentsibilizazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko eka. 20a, 11:46

Udalerriko 30 establezimenduk hainbat totem jarriko dituzte euren lokalen aurrean, LGTBIQA+ harrotasunaren egunari buruzko informazioarekin; herritarrek ere kanpainan parte hartuko dute zozketa baten bitartez, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da totemetan jasotako informazioarekin galdetegi bat betetzea. Aste honetan Raisa Álava herriko artista oroimenezko horma-irudi bat margotzen hasiko da, urteko 365 egunetan sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko.

LGTBIQA+ Harrotasunaren Eguna dela eta, Amurrioko Udalak eta Izan Amurriok herritarrak errealitate horren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bultzatu dute. Kanpainarekin batera, bihar, ekainean zehar gauzatzen ari den eta horma-irudi batekin amaituko den ‘Amurrio Harro’ programazioaren egun handia ospatuko da.

30 saltoki murgilduta daude gaurtik aurrera sentsibilizazio-kanpainan, LGTBIQA+ Harrotasunaren Egunari buruzko informazioa duten hainbat totem jarriz. Guztira 15 izango dira, eta kalean jarriko dira, parte hartzen duten saltokien aurrean. Alde batetik, LGTBIQA+ kolektiboaren mugarri edo pertsonaia bati buruzko informazioa aurkitu ahal izango da, eta, bestetik, siglen esanahia banakatuko da, horietako bakoitzak zer adierazten duen jakiteko.

Kanpaina honetan, herritarrak sentsibilizatzeaz gain, zozketa baten bitartez parte-hartzea lortu nahi da. Zozketa horretan, galdera batzuei erantzun beharko zaie. Galdera horien erantzunak totemetan egongo dira. Parte hartzeko txartelak saltoki parte-hartzaileetan egongo dira eskuragarri, eta, osatu ondoren, Kultur Etxean dagoen hautestontzian utzi beharko dira.

Ekainaren 30ean erantzun guztiak zuzen eman dituzten parte-hartzaileen artean sari-sorta hauek zozketatuko dira:

  • “Los 50 Queers que cambiaron el mundo” liburua, eta azaroaren 12an Amurrion antzeztuko den “Cris, pequeña valiente” antzezlanerako 2 sarrera.
  • “Moio: gordetzea ezinezkoa zen” liburua, eta azaroaren 12an Amurrion antzeztuko den “Cris, pequeña valiente” antzezlanerako 2 sarrera.
  • “Orgullo. La lucha por la igualdad del movimiento LGTBI+” liburua, eta azaroaren 12an Amurrion antzeztuko den “Cris, pequeña valiente” antzezlanerako 2 sarrera.

Establezimendu parte-hartzaileak: Aranoa zapatak, Kapritx, If hair nails & beauty, Eguiluz moda y color, Bai-bada, Telmer, Entre punto y puntada, Lur, Librería Sanz, Katibel, Centro óptico Josu, New Jolan, HIT, Selene frutadenda, Fotografía Arregi, Spiral, Karisma, Lambarri, Gancedo, Elektrohob, Olerki, Basualdo, Lilura, La rana turquesa, Madis, Susana estética, Modapiel, Luyando ópticos, Burutxaga haragidenda eta Poryekta.

Ekainean zehar, Amurrio erabat murgilduta egongo da ekainaren 28aren, LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren, inguruan egiten ari den aldarrikapen ugarien egitarauan. Erakusketa bat, tailerrak eta zine foruma izan dituen programazioa larunbat honetan amaitu da, ospakizunaren egun handiarekin. Bertan, besteak beste, erakusketak, ahalduntze-tailerrak, zinema eta antzerkia egon dira. 90 lagun bilduko dituen bazkari herrikoia ere egingo da Juan Urrutia parkean.

Gainera, joan den asteburuan udalerriko hainbat eserleku LGTBIQA+ kolektiboaren koloreekin margotu ziren. LGTBIQA+ Harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin amaitzeko, aste honetan Raisa Álava herriko artista oroimenezko horma-irudi bat margotzen hasiko da, urteko 365 egunetan sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko.

“Amurrio udalerri konprometitua, segurua eta anitza izatea nahi dugu. Eta horie serlekuen margotzearen, “Amurrio Harro” bezalako programazioaren edo artearen bitartez komunikatzea eta sentsibilizatzea bilatzen duen oroitzapenezko horma-irudiaren bitartez egingo dugu” azaldu du Txerra Molinuevo Laña, Amurrioko Alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide