Tradizioz, Amurrion, udaren etorrera, datorren ostegunean, ekainak 23, Juan Urrutia parkean ospatuko den San Juan jaiak markatzen du. Bi urtez jaieguna ospatu gabe egon ondoren, musikaz beteta, txokolatadarekin eta haurrentzako jolasekin berreskuratuko da.
Egitaraua 19:30ean hasiko da, Scout taldearen eskutik egingo den txokolatadarekin, eta 21:30eraino gozatu ahalko den Kalakarekin eta bere egurrezko jolas parkearekin. Aldi berean, Udal Musika Eskolako Kono taldearen emanaldia izango da. 21:30ean Basajaun taldeak eskainiko duen erromeria hasiko da. 22:30ean Akelarrea egingo da, eta ondoren erromeriak jarraituko du.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide