Amurrio kolorez bete da, sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko oroimenezko horma-irudi batekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko uzt. 1a, 07:00

Raisa Álava Robinak egindako artelana Udalak E28 LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan bultzatu duen sentsibilizazio-kanpainaren parte da.

Amurriok oroitzapenezko horma-irudi bat du aste honetatik aurrera Dionisio Aldama kalean, urteko 365 egunetan sexu- eta genero-aniztasuna ikusgai egon dadin. 

Artelana herriko Raisa Álava Robina artistak egin du, eta Amurrioko Udalak E28 LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan bultzatu duen sentsibilizazio-kanpainaren parte da. Horma-irudi koloretsuak tandem batean doazen hiru pertsona islatzen ditu, kolektiboa irudikatzen duen bandera goialdean dutela.

Ekimen horiek abian jartzearen helburua “LGTBIQA+ pertsonen eskubideak zaintzea eta, aldi berean, udalerriko sexu- eta genero-aniztasuna ikusaraztea da. Amurrioko Udalak berdintasunarekiko eta aniztasunarekiko konpromiso sendoa du, eta udalerri aske eta segurua izatera bideratzen ditugu gure ahaleginak”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide