Amurrioko Udalak udalerriko kultur eta sormen eragileak gonbidatu ditu bere Kulturako Plan Estrategikoa aktibatzeko ekintzen barruan dagoen laneko topaketara. Bilera uztailaren 21ean izango da, 19:00etan, katekesiko aretoan.
Udalerriko kultur eta sormen sektorea deitzeko ekimenak, “Kohesioa eta koordinazioa” izeneko Kulturako Plan Estrategikoaren lehen ardatzari erantzuten dio, eta Amurrioko kultur eta sormen eragileen arteko harremana sortzea eta sendotzea du helburu. Planaren lehen ardatz horretan bi ekintza-ildo bereizten dira, eta lanaldi honetan horiei erantzun nahi zaie. Alde batetik, topaketan lagunduko duen testuingurua sortu nahi da, izaera desberdineko kultur eta sormen eragileak erregulartasunez elkartzeko lan-metodologia ezarriz. Era berean, kultur eragile pribatuen eta herritarren ekimenen eta Udalaren arteko harremana bultzatu nahi da, bi aldeen arteko harremanak errazteko beharrezkoak diren baliabideak sortuz.
Topaketa-jardunaldi hori, denboran zehar lan-dinamika egonkorra ezartzeko, herriko kultur eta sormen eragileen arteko harremana errazteko eta haiek bultzatutako kultur proposamenen artean lankidetzak ezartzea ahalbidetzeko lehen urratsa izango da.
Kultur eta sormen eragile publiko eta pribatuek parte har dezakete, beren dimentsioa edo ibilbidea edozein dela ere, euren jarduera nagusia Amurrion egiten badute eta beste pertsona edo/eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko interesa badute. Saioa Ander Iturbe Amurrioko Udaleko Kultur teknikariak gidatuko du eta parte hartu nahi dutenek uztailaren 20ko 15:00ak baino lehen konfirmatu beharko dute, aiturbe@amurrio.eus helbidera mezu bat bidaliz.