Amurrioko Udalak 2022ko ‘Amurrio Hiribildua’ XXXVI. Lehiaketa Artistikoa deitu du

Erabiltzailearen aurpegia

Lanen harrera La  Casona erakusketa-aretoan egingo da, irailaren 1etik 16ra,10:00etatik 14:00etara, astelehenetan izan ezik.

Amurrioko Udalak, saritan 6.500 euro banatuko dituen 2022ko  ‘Amurrio Hiribildua’ XXXVI. Lehiaketa artistikoa deitu du. Lanak irailaren lehen hamabostaldian jasoko dira eta sariak irailaren 29an banatuko dira La Casonan, hautatutako lanen erakusketaren inaugurazioarekin batera.

Parte-hartzaile bakoitzak bi lan berri eta original aurkeztu ahal izango ditu, lehiaketa batean sarituak izan gabeak eta teknika eta gai librekoak. Lanen neurriei dagokienez, bi dimentsioko obrak 150 x 150 zentimetrokoak izango dira gehienez, eta hiru dimentsiokoak, berriz, 100 zentimetrokoak gehienez.

Obrak jasotzea

Lehiaketak 6.500 euro banatuko ditu saritan eta oroimenezko eskultura bana irabazleentzat. Lehen sariak 4.000 euroko balioa izango du eta bigarrenak 1.500 eurokoa. Gainera, 1.000 euroko sari lokala banatuko da Amurrioko parte-hartzaileen artean.

Lanak La Casona aretoan jasoko dira irailaren 1etik 16ra, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetan izan ezik. Sari banaketa irailaren 29an izango da, 19:00etan, lehiaketan hautatutako lanak hilabetez hartuko dituen erakusketaren inaugurazio ekitaldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide