Amurrioko Udalak 16 pertsona kontratatuko ditu tokiko enplegu-proiektu baten bidez

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko abu. 2a, 10:52

Lanbideren bidez kontratatuko dituzte langileak.

Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren esparruan gauzatzen den eta iraupen luzeko langabeak eta BGD edo DSBE jasotzen dutenak gizarteratzeko eta laneratzeko programa da. Lanbideren, Euskal Enplegu Zerbitzuaren, bitartez eman beharko da izena programan.

Amurrioko Udalak hitzarmena sinatu du Sartu Arabarekin, lorezaintzako lanak egiteko 16 pertsona kontratatzeko aukera emango duen enplegu-programa gauzatzeko. Eusko Jaurlaritzaren 301.849 euroko diru-laguntza duen eta Europar Batasunak (Next Generation UE) finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan dagoen gizarteratzeko proiektua da, BGD edo/eta DSBE jasotzen duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko. 

Proiektu pilotua Amurrion erroldatuta dauden iraupen luzeko langabeei zuzenduta dago, eta bi fasetan banatutako gaikuntza-programa da: bata prestakuntzakoa eta bestea gaikuntzakoa. Lehenengo faseak 2 hilabeteko iraupena izango du, eta eguneko 9 euroko beka izango du. Espazio publikoen mantentze-lanen eremuan, lorezaintzan, besteak beste, lanak egin ahal izateko prestakuntza izango da. Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntzarekin osatuko da. 

Proiektuaren bigarren faseak 10 hilabeteko kontratazioa ekarriko du. Bertan, parte-hartzaileek lanaldia eta prestakuntza bateragarri egingo dituzte eta 875 euroko soldata jasoko dute.

Gizarteratzeko proiektu pilotu horretan parte hartuz gero, parte-hartzaileek lana bilatzeko gaitasun profesionalak, trebeziak eta jarrerak eskuratuko dituzte, bai eta lan-esperientzia ere. Izen-ematea zabalik dago jada Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta proiektua irailaren 19an hastea dago aurreikusita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide