Ireki da ekonomia zirkularra sustatzen dute negozio-linea berriak ezartzeko laguntzak eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko abu. 8a, 13:39

Amurrioko Udalak ireki du udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatzeko negozio-linea berriak ezartzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horiek bigarren urtez jarriko dira abian. Eskaerak Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta epea irailaren 30ean amaituko da.

Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren % 75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntza jaso duenak gutxienez 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du lan-ildo berrian.

10.000 euroko aurrekontua duen laguntza-linea horren bitartez, “udalerriaren garapen sozioekonomikoan eta jasangarrian lagundu nahi da, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

Laguntza eskatu ahal izateko, autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-linea berri bat ezarri edo abian jarri izana.

EJZn alta emanda egotea.

Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izatea.

Laguntzaren xedea Amurrion egiten den jarduera izatea, eta egoitza soziala eta fiskala bertan egotea. Jarduerari lotutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun. Jardueren udal-erregistroan alta emanda egotea.

Gehienez 25 langile dituzten enpresak (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura), eta aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresen ehuneko 25eko baino gehiagoko partaidetza/lotura ez dutenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide