Lehiaketako lehen saria, “Ánfora de Brea I” lanak jaso du, Miriam Isasi Arce bilbotarraren pinu-brea hautsean oinarritutako urtinta. 4.000 euro eta oroitzapenezko eskultura bat jasoko ditu. Epaimahaiak lan horren egitura tekniko bikaina baloratu du, baita obraren harmonia handia ere, gai ia organikotik abiatuta, ehunduren eta xehetasunen sorta askotarikoan adierazia, ondo gauzatua, grisen sorta bizigarriaren barruan. Lanak izenburutik bertatik iradokitzen den misterioa, hutsunea eta iluntasuna transmititzen ditu, baita, oro har, iradokitzailea eta poetikoa den brea hautsaren teknikatik ere.
Taulari itsatsitako paper gaineko grafito akrilikoa den José Reyes Ramos Rodriguezen “Nave industrial” lanak jaso du 1.500 euroko bigarren saria. Gauzatze tekniko egokiaz gain, epaimahaiak lanak eduki oneko emaitza duela baloratu du, efektismoa bilatu barik, kontrasteei eta argi-ilunari eskainitako lana izan arren. Exhibizionismorik eza gris-gamaren erabilera harmoniatsuarekin dator bat, irudi leun eta lasaia osatuz.
1.000 euroko herriko saria, Fernando Muñoz Martínezentzat izan da, “Atardecer” lanarengatik. Taula gaineko olio-pintura da, eta epaimahaiak lan hori etorkizuneko apustu gisa baloratu du, gorabidean dauden ibilbide profesionalak animatzeko beharraz ohartarazita.
Lehiaketako epaimahaia Lourdes Vicente Gasteizko ID arte Diseinu Goi Eskolako ilustrazio irakasleak, Kontxa Elorza EHUko Arte Ederretako fakultateko eskultura eta arte eta teknologia saileko irakasle titularrak eta Iñigo Sarriugarte EHUko Arte Ederretako fakultateko arte eta musikaren historia saileko irakasle titularrak osatu dute. La Casonan urriaren 27ra arte ikusgai izango dira.