Amurrioko Udalak, Adinekoen Kontseiluarekin batera, herritarrentzako erabilera publikoko komunak jasotzen dituen mapa egin du. Komun horiek udal-eraikin edo -instalazioetan eta udalerriko hainbat tokitan daude. Mapa berean, desfibriladoreak dauden puntuak ere adieraziko dira.
Ekimena Amurrioko Adinekoen Kontseilutik sortu da, eta plaka batekin identifikatuko ditu herritarrentzat eskuragarri dauden 11 komunak eta, beharrezkoa izanez gero, erabiltzeko prest dauden 6 desfibriladoreak.
Ekintza horren bitartez, Amurrioko Udalak udalerriko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu du. “Adinekoen Kontseiluak helarazitako proposamenak hobekuntza orokorra dakar herritar guztientzat, eta udal instalazioak eta ekipamenduak amurrioarren zerbitzura jartzen ditu” azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.
Plakarekin identifikatutako erabilera publikoko komunen zerrenda:
1. Larrabeko zelaia
2. Goikolarra
3. Bera bakarrik garbitzen den San Rokekoa
4. Bera bakarrik garbitzen den Elizakoa
5. Bera bakarrik garbitzen den Parkekoa
6. Pilotalekua
7. Udaletxea
8. Kultur Etxea
9. Liburutegia
10. Kiroldegia
11. Refor
Udal eraikin edo instalazioetako desfibriladoreen zerrenda:
1. Pilotalekua
2. Refor (aldagelak)
3. Kiroldegia
4. Udal igerilekuak (udan)
5. Udaletxea (neguan)
6. Udaltzainen autoa