Amurrioko Udalak 2021ean jaiotako eta adoptatutako seme-alabengatik laguntzak eskatzeko epea ireki du. Epea azaroaren 7ra arte egongo da zabalik, eta eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira, aurrez a

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko urr. 12a, 06:00

Amurrioko Udalak 2021ean jaiotako eta adoptatutako seme-alabengatik laguntzak eskatzeko epea ireki du. Epea azaroaren 7ra arte egongo da zabalik, eta eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira, aurrez aurre edo online, udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bitartez.

Laguntza jaso ahal izateko, gurasoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

 Diruz lagunduko da 2021ean seme-alabak jaiotzea edo adoptatzea.

  •  Onuraduna Amurrion erroldatuta egon behar da 5 urtez azken 10 urteetan, eta horietako bat, gutxienez, jaiotza edo/eta adopzio dataren aurretik etengabe.
  •  Familia-unitateak ezin du 20.000 €-ko zerga-oinarria gainditu P.F.E.Zn.
  •  Ezinbestekoa da eskatzailearen familia-unitate osoa Amurrion erroldatuta egotea jaiotza edo adopzioa gertatzen den unean, eta betekizun horri eutsi beharko zaio eskaera aurkeztu arte

Laguntza eskatu ahal izateko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Familia Liburuaren fotokopia. 
  • Adopzioaren kasuan, ebazpen judizialaren edo hori egiaztatzen duen antzeko dokumentuaren fotokopia.
  •  Ezkontza-deuseztasunaren, banantze judizialaren edo dibortzioaren kasuan, laguntza sortzen duten seme-alaben zaintza eta jagoletza esleitzen dien ebazpen judizialaren fotokopia.
  • Hirugarrenen Alta-formularioa, Finantza Erakundeak behar bezala osatuta.
  • Amurrioko Udalak, eskura dituen datuen bitartekotza-sistemen bitartez, beste administrazio baten esku dauden datuen beharrezko egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu, zu berariaz aurka agertzen ez bazara (kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko duzu).

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide