Amurrioko Udalak 5 pertsona kontratatuko ditu, administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala izateko programaren barruan diru-laguntzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko urr. 17a, 23:58

Izen-ematea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez egin beharko da, eta urriaren 28ra arte egongo da zabalik. Interesdunek hiru baldintza hauek bete beharko dituzte: 30 urtetik beherakoak izatea; langabeak izatea eta kontratuaren hasieran Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea; eta ikasketak amaitu zirenetik 3 urte baino gehiago igaro ez izana.

Ireki da administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala izateko programan izena emateko epea, Europar Batasunak-NextgenerationEUk finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Horri esker, Amurrioko Udalak 5 pertsona kontratatu ahal izango ditu. Izen-ematea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez egin beharko da, eta epea urriaren 28ra arte egongo da zabalik.

Programaren helburua 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzea da, baldin eta ezagutzei dagokienez haien prestakuntza-etapa osatu eta egiaztatu bada. Helburua “administrazio publikoen eremuko lan-kontratu baten bitartez enpleguan lehen esperientziak eta langilearen jarrerarekin erlazionatutako trebetasun sozial eta profesionalak eskuratzen laguntzea da”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Programaren bitartez, Udalak, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloko edo Nekazaritzako lanbide-arloko erdi-mailako prestakuntza duten 2 pertsona kontratatuko ditu berdeguneak mantentzeko laguntzaile gisa; Administrazio eta Kudeaketa Familiako Erdi Mailako Heziketa Zikloko prestakuntza duten administrari laguntzaile kategoriako 2 pertsona; eta Gizarte eta Lege Zientzietako ezagutzaren adarreko unibertsitate-mailako prestakuntza duen langile tekniko kategoriako pertsona bat.

Eskaintzan izena eman ahal izateko, interesdunek hiru baldintza bete beharko dituzte: 30 urtetik beherakoak izatea; langabeak izatea eta kontratuaren hasieran Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea; eta ikasketak amaitu zirenetik 3 urte baino gehiago igaro ez izana.

Administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala izateko Programa finantzatzeko laguntzen barruan, Amurrioko Udalak 98.110,60 €-ko diru-laguntza jaso du bost pertsonaren kontratazioa finantzatzeko, praktiketako kontratuaren modalitatean, eta gainerakoa berak osatuko du 176.816,57 €-ko inbertsiora heldu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide