Udalerriko alkate Txerra Molinuevok adierazi duen bezala, “Amurrio 2016an atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoiari, eta ordutik etengabe egin dugu bidea elkarrekin. Gure konpromisoa sendotu dugu udalerri atseginagoa, eskuragarriagoa eta pertsonen beharretara egokituagoa lortzeko. Gainera, adinekoen parte-hartzea sustatu da, Amurrioko Adinekoen Kontseilua sortuz. Kontseiluak aktiboki egiten du lan udalerriaren alde eta udalerriarentzat.”
Euskadi Lagunkoiaren helburua adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea da, euskal auzoak, herriak eta udalerriak hobetzeko hainbat arlotan, hala nola garraioan, etxebizitzan, gizarte- eta osasun-zerbitzuetan, eraikinetan edo aire zabaleko espazioetan.
Kuboa inguratzen duen alfonbra plastikoak, halaber, QR kode bat du, bisitariei web orri monografiko bat (https://euskadilagunkoia.net/10urte/index-es.html) helarazten diena. Kode horretan zehaztasun handiagoz jasotzen dira Euskadi Lagunkoiari buruzko informazio guztia, haren ezaugarri definitzaileak eta lehen hamar urteetako lorpenak.