Zabalik dago Beldur Barik Aiaraldea 2022 Lehiaketara aurkezteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko urr. 19a, 18:39

Sari banaketa azaroaren 18an izango da, 18:00etan, Amurrio Antzokian.

Abian da Beldur Barik Aiaraldea lehiaketa. Aurten antolatutako edizio berriaren helburua gazteen artean indarkeria matxistaren detekzioa eta prebentzioa lantzea da. Aurten, sari banaketa azaroaren 18an izango da, Amurrio Antzokian, 18:00etan.

Gazteek Beldur Barik jarrera erakutsi beharko dute ikus-entzunezko pieza baten bidez, bideoa YouTubera edo Vimeora igoz eta web inprimaki bat betez. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 11n amaituko da.

Parte hartu nahi dutenek lau kategoria hauetako batean parte hartzeko aukera izango dute:

1. kategoria: 2010 eta 2008 artean jaiotakoak (2022an 12-14 urte betetzen dituztenak).
2. kategoria: 2007 eta 2005 artean jaiotakoak (2022an 15-17 urte betetzen dituztenak).
3. kategoria: 2004 eta 2002 artean jaiotakoak (2022an 18-20 urte betetzen dituztenak).

Kategoria berezia. Lehen Hezkuntzako azken zikloa (Bigarren Hezkuntzarik ez duten udalerrietarako)

Sartu lehiaketan parte hartzeko oinarrietan: https://www.beldurbarik.eus/concurso so-local-beldur-barik-aiaraldea-2022

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide