Amurrion urtero egiten den Erakusketa Filateliko Numismatikoa La Casonako erakusketa aretora iritsiko da azaroaren 12tik 26ra. Erakusketa 17:00etatik 19:00etara egongo da ikusgai lanegunetan (astelehenetan izan ezik) eta 12:00etatik 14:00etara larunbat eta igandeetan. Aurreko urteetan bezala, bilduma gonbidatu bat egongo da, eta, oraingoan, askotariko materialez egindako hainbat arrosario, lepoko, dezena eta eraztun izango dira.
Azaroaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara, aldi baterako estafeta bat instalatuko da, El Refor eraikinaren zigilua eta zigilu-marka dituzten gutunak mundu osora bidali ahal izateko. Gainera, erakusketa tradizional horretan zehar hainbat jarduera egingo dira.
Bi hitzaldi antolatu dira La Casonan. Lehenengoa azaroaren 16an izango da, 18:30ean, filateliari buruz, eta, hurrengo egunean, ordu berean, bigarrena, numismatika gaitzat hartuta. Beste urte batzuetan bezala, ‘El saber numismático’ lehiaketa ere egingo da erakusketa aretoan, gazteen artean jakin-mina bultzatzeko.