Amurriok kulturarteko bizilagunak bazkarietan parte hartuko du aurten ere

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko aza. 16a, 13:47

Hitzordua igande honetan, azaroaren 20an, izango da, Juan Urrutia plazan; parte hartzeko bizilagunak.araba@zehar.eus helbidean edo 688 800 337 telefono-zenbakian eman beharko da izena.

“Elkar ezagutzearen onena. Lo bueno de conocernos” lelopean, azaroaren 20an, igandean, Amurriok aurten ere bat egingo du Bizilagunaken ekimenarekin. Amurrion izango da, Juan Urrutia plazan, eta parte hartu nahi duten guztiak bildu eta mahai baten inguruan kultur jatorri desberdinetako bizilagunek lurretik botako dituzte zurrumurru arrazistak eta xenofoboak, kulturarteko bizikidetzaren alde egiteko. Parte hartu nahi dutenek bizilagunak.araba@zehar.eus helbidean edo 688 800 337 telefono-zenbakian eman beharko dute izena.

Hau ekimenaren seigarren edizioa izango da Araban. Urte bakarrean geratu zen egin barik, 2020. urtean, pandemiaren ondorioz. Bizilagunak izeneko Zurrumurruen Aurkako eta Kulturarteko Bizikidetzarako lurraldeko taldeen ekintzen barruan dago, biztanleria migratuarekin eta erradikalizatuarekin zer ikusia duten zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipoei aurre egiteko, izan ere, askotan, zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipo horiek bizikidetza zailtzen dute.

Bizilagunak ekimenetik mahaia, janaria eta elkarrizketa partekatzeko keinuak duen gaitasun eraldatzailea nabarmendu nahi da. Hori guztia familiarekin eta bazkari baten intimitatean ospatu ohi den egun batean, igandean. Ekintza horren helburua askotariko pertsonekin elkartzeko espazioak eskaintzea da. Auzokideak ezagutzeko interesa eta jakin-mina erakusten duten arren pausoa emateko bultzada behar duten pertsonak. Hori da ekimen honen benetako funtsa, askoz gehiago dira hurbiltzen gaituzten gauzak urruntzen gaituztenak baino.

Iaz, 32 nazionalitate inguruko 600 bat pertsona elkartu ziren Arabako zortzi udalerritan. Aurten, Arabako kuadrilla guztiek inplikatu nahi izan dute Bizilagunak programan parte hartzera, eta helburua Gorbeialdea, Aiaraldea, Lautada, Mendialdea, Añana eta Arabako Errioxako bizilagunak elkartzea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide