Amurriok 'Askatasunerako giltza' horma-irudiaren inaugurazioarekin ospatuko du Azaroaren 25a

Erabiltzailearen aurpegia

Emakume eta neska talde batek egindako horma-irudiak, indarkeria matxistaren gaitzari eta gizarteak indarkeria matxistari aurre egiteko dituen tresnei buruzko gogoeta eragin nahi du. Horma-irudiari “Askatasunerako giltza - Llave a la libertad – مفتاح الحرية” izena eman zaio.

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, Amurrion urteko 365 egunetan arrastoa utziko duen jarduera berezia egingo da. Horma-irudi parte-hartzailea inauguratuko da, indarkeria matxistaren gaitzari eta horri aurre egiteko ditugun tresnei buruzko gogoeta eragiteko.

“Askatasunerako giltza - Llave a la libertad - مفتاح الحرية” izeneko horma-irudia, indarkeria matxista zein kaltegarria den eta indarkeria horrekin amaitzeko gizarte osoaren inplikazioa zein beharrezkoa den gogoraraztea helburu duen emakume eta neska talde batek egindako elkarlanaren emaitza da.

Irudiak, giltza bat altxatzen ari den gazte bat erakusten du. Giltza horretatik, euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz aldarrikapen-hitzak irakur daitezkeen hiru zinta daude zintzilik. Giltzak eta hari dagozkion zinta korapilatuek desberdintasuna eta indarkeria nagusi diren munduaren kaosa, bidegabekeria eta egoera absurdua irudikatzen dute.
Irudiaren atzean indarkeria matxistaren kontrako zirkulu morea dago, horizontetik desagertuz. Izan ere, egunen batean ez da beharrezkoa izango indarkeriaren aurka gaudela gogoraraztea, indarkeria baztertu, prebenitu, saihestu eta desagertu egingo da. Paisaia abstraktu horretan hegan eginez, azaroaren 25a deklaratzeko arrazoia gogorarazten duten hiru tximeleta ageri dira. Patria, Minerva eta María Teresa Mirabal, “Tximeletak” ezizenez ezagunak. Rafael Leonidas Trujillo (1930-1961) Dominikar Errepublikako diktadore ankerrari aurre egin zioten eta euren bizitzekin ordaindu zuten, emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren ikur bihurtuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide