Amurrioko Udalak Negulekuak 2022 izeneko doako ludoteka zerbitzua antolatu du abenduaren azken asterako eta 2023ko urtarrilaren hasierarako, umeek Gabonetan euskaraz jolasteko aukera izango duten gunea.
Ekimena abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era izango da, egun horietarako prest egongo den udal ludoteka berrian. Negulekuak 2019 eta 2014 artean (biak barne) jaiotako umeei dago zuzenduta eta ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da.
Izen-ematea
Plazak mugatuak direnez, interesdunek Udalaren webgunean deskarga daitekeen inskripzio-orriaren bidez eman beharko dute izena, eta Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan edo Kultur Etxean entregatu edo aiturbe@amurrio.eus helbidera bidali. Izena emateko epea abenduaren 1etik 14ra izango da, biak barne.
Amurrion erroldatutakoek lehentasuna izango dute, eta erroldatu gabeek libre geratzen diren plazak bete ahal izango dituzte. Izena emateko aurreikusitako plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da.