Amurrioko La Casonak harrera egingo dio “Buesa, Hitzaren balioa | Konpromisoaren balioa” erakusketari, datorren abenduaren 22ra arte. Bilduma argazkiek, prentsa-artikuluek, kartelek, objektuek eta ikus-entzunezko materialak osatuko dute, eta, horien bidez, alde batetik, Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonal eta politikoa islatuko da, eta, bestetik, fundazioak hura omentzeko duela hogei urte baino gehiagotik egiten duen lana, erail ondoren gogoratzeko.
La Casonako erakusketa asteartetik ostiralera ikusi ahalko da, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta larunbat eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.