Amurrioko Udalak indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazioa, prestakuntza eta ekintza lantzen jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko abe. 3a, 11:00

Amurrioko Udalak, indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzeko eta prestatzeko neurri praktikoak hartzeko urratsak ematen jarraitzen du. Ekintza horiek guztiak talde politiko denek adostu zituzten joan den hilaren amaieran egindako berdintasuneko azken mahaian.

Lan-saio horri esker, udal-eremura irits daitezkeen arazoei nola heldu hausnartu ahal izan da, bai Udal barruan, politikarien edo lan-kontratuko langileen artean, bai herritarren artean.

Horretarako, udalak hiru neurri proposatzen ditu. Alde batetik, Herritarren Arretarako Zerbitzuaren prestakuntza-neurrietan zelan sakondu aztertuko da, eta zerbitzu hori izango da herritarren kexak eta salaketak aurkezteko bidea. Gainera, berdintasunari eta indarkeria matxistaren prebentzioari buruzko prestakuntza udal-langile guztiei zabalduko zaie, baita politikariei ere, Udal osoaren eta herritarren beharra dela jakinda.

Azkenik, indarkeria matxista eremu guztietan salatzeko apustu sendoa egiten jarraituko da, egungo gizartearen egitura matxistan guztiok ditugun ideien, pentsamenduen, jarreren eta portaeren alternatibak identifikatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide