Amurrio Antzokia urtarrilean hasiko da zinemarako sarrerak online saltzen

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko abe. 27a, 07:00

Zinebonoa digitala izango da urtarriletik aurrera; beraz, Zinebono fisikoa daukatenek Zinebono digitalaren saioengatik trukatu beharko dute Kultur Etxean edo Amurrio Antzokiko leihatilan, 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen. 2023an ez dira aldatuko zinemako, Zinebonoko eta Amurrio Antzokiko bazkideen txartelerako tarifak.

Urte berriaren etorrerarekin batera, Amurrio Antzokiak herriko bizilagunak Antzokira leialtzeko kanpaina abiarazi du aurten ere, herrian arte eszenikoak eta ekoizpen zinematografikoa zabaltzeko helburuarekin. Horretarako, Zinebonoak 2023 jarriko dira salgai eta Amurrio Antzokiko bazkide txartela eskuratzeko aukera egongo da. Gainera, datorren urtean ere Gazte txartela duten gazteek 2 euroko deskontua izango dute zuzeneko ikuskizunetan.

Zinema

Zinemari dagokionez, 2023rako nobedade nagusien artean, www.amurrioantzokia.eus webgunean sarrerak online erosteko aukera izango da. Sarrerek prezio bera izango dute, haurrentzako saioek eta ikus-entzulearen egunekoak 3,75 eurokoa, eta helduen saioak 5 eurokoa. Bestalde, zinema saioen ordutegiak hauek izango dira: igandeetan 17:00etan haurrentzat, eta 19:00etan helduentzat, eta astelehenetan, ikus-entzulearen eguna, 19:00etan.

Zinemazaleek hilabete honetatik aurrera digitala izaten hasiko den Zinebonoa erosi ahal izango dute. Erosten denetik 14 hilabetetan Antzokian programatzen diren lau zinema-saio ikusteko aukera emango dio titularrari, 12,55 euroko prezioan. Zinebonoak www.amurrioantzokia.eus webgunean, Kultur Etxean eta Amurrio Antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira, eta erabiltzaileak kode bat jasoko du 4 zinema saiotan erabiltzeko. Zinebonoa, online zein Amurrio Antzokiko leihatilan trukatu ahal izango da.

2023ko urtarrilean oraindik Zinebonoa kartulina formatutan dutenek Zinebono digitalaren saioengatik trukatu beharko dute Kultur Etxean edo Amurrio Antzokiko leihatilan, 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen. Urtarrilaren lehen egunetan Kultur Etxetik pasatzea gomendatzen da, Zinebono digitala lortzeko eta zinemarako sarrerak eskuratzeko.

Egin zaitez bazkide

Antzokiaren beste apustuetako bat erabiltzaileei zuzeneko ikuskizunetara joan ahal izateko zenbait abantaila ematen dizkien bazkide bidezko leialtze-kanpaina da. Antzokiko bazkideek % 15etik % 35era bitarteko deskontuak izango dituzte datorren urtean zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosterakoan.

Zuzeneko ikuskizunetako sarreretan deskontuak izateaz gain, bazkideek lehentasuna izango dute sarrerak erosteko orduan, bazkideei sarrerak saltzeko egunak ezarriko baitira. Zinebono bat jasoko dute, eta Amurrio Antzokiari buruzko informazioa bidaliko zaie emailez edo telefonoz. 2023rako bazkide txartelaren prezioa, iaz bezala, 21 eurokoa da eta Kultur Etxean egin daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide