Bilboko erailketa matxistari buruzko erakunde adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko abe. 29a, 13:17

Genero-indarkeriaren biktimei arreta eskaintzean parte hartzen duten eragile guztiek 2014ko maiatzaren 16an sinatu zuten erakundeen arteko jarduketa eta koordinazioko erakunde-protokoloa, genero-indarkeriaren biktimen arreta hobetzeko. Hain zuzen, dokumentu horretan ezarritakoa betez, udal honek erabaki du udaleko alderdi politiko guztien eskutik honako hau onartzea:

BILBOKO HERIOTZA GAITZESTEKO ETA KONDENATZEKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA

Ondo dakigun bezala, emakumeen kontrako indarkeria, gure gizartean emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasunaren sinbolo basatiena da, eta emakumeen duintasunaren eta integritate fisiko eta moralaren kontrako atentatu jasanezina da eta, ondorioz, Giza Eskubideen bortxatze larria eta onartezina dakar berarekin.   

Bilboko emakume baten erailketa dela eta, hilketa horren aurreko gure erabateko gaitzespena adieraziz.

Hori dela eta, Amurrioko Udalak adierazten du

1.- Amurrioko Udalak guztiz kondenatzen du Bilboko heriotza, eta horri dagokienez, erabat arbuiatzen eta sumintzen duela adierazten du.

2.- Solidariotasun eta hurbiltasun osoa erakusten dio biktimaren familiari eta lagunei.

3.- Gogorarazten dugu gizarteko gaitz horren aurka elkarrekin borrokatzeko erantzukizuna eta premia ditugula gizartearen, erakundeen eta herritarren instantzia guztiok, eta ahotsa altxatu eta salatu egin behar dugula erabat eta salbuespenik gabe indarkeria edota bortxa matxistaren edozein zantzu.

4.- Gainera, biktimen eta senideen esku jarri behar ditugu genero-indarkeriako kasuei aurrea hartzeko eta arreta eskaintzeko beharrezkoak diren baliabideak.

5.- Amurrioko herritarrei gogorarazten die milaka emakumeri zuzenean eragiten dieten gertakari mota horiek ez daudela gizartetik eta eguneroko bizitzatik heriotza hauek emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen handiena da, baina egunerokoan emakumeen aurkako eraso horien adierazpen eta jarrera asko gertatzen dira, eta horiek guztiak kondenagarriak eta gaitzesgarriak dira.

6.- Ildo horri jarraikiz, herritarrak animatzen ditugu jarrera aktiboa hartzera emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenen aurrean: berau salatzera, ez onartzera, isilik ez egotera eta biktimei babesa erakustera.


7.- Halaber, bat egiten dugu Amurrioko Mugimendu Feministaren deialdiarekin, 2022ko abenduaren 30ean 19:00etan Amurrioko plazan bost minutuko kontzentraziora hilketa honen aurreko gaitzespena adierazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide