'Konpondu.Amurrio', ekonomia zirkularra eta kontsumo arduratsua sustatzeko konponketa-negozioen bilatzaile berria

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2022ko abe. 30a, 09:54

Proiektuak udalerriko egungo kontsumo-eredua aldatzea du helburu, jasangarriagoa izan dadin. Konpondu.amurrio.eus webguneak gure produktuen bizitza luzatzeko informazioa, aholkuak eta tresnak ematen ditu, eta, gainera, konponketa lanak egiten dituzten establezimenduen bilatzailea ere badu.

Amurrioko Udalak, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, ‘Konpondu.amurrio’ proiektua jarri du abian. Proiektuaren helburua udalerriko egungo kontsumo-eredua aldatzea da, jasangarriagoa izan dadin. Webguneak lau gune nagusi ditu: auto-konponketa sustatzeko, ordezko piezak erosteko, konponketa-establezimenduak bilatzeko eta esteka interesgarriak.

http://konpondu.amurrio.eus - http://amurriorepara.amurio.eus webguneak gure produktuen bizitza luzatzeko informazioa, aholkuak eta tresnak eman nahi ditu. Horren barruan, Amurrion konponketan jarduten duten establezimenduen bilatzaile bat dago, hainbat kategoriatan banatuta eta udalerriko konponketa-negozio guztiak ikus daitezkeen maparekin.

“Webgune horren oinarria konponketa lanak egiten dituzten udalerriko negozioen bilatzailea da. Bertan, konpondu nahi dugun produktua tekleatuz, zein kategoria bilatu nahi dugun aukeratuz edo udalerriaren mapan zuzenean, produktu hori konpontzen duten establezimenduak bilatu ahal izango ditugu. Hor agertuko dira establezimenduak, horien informazio orokorra, ze produktu konpontzen dituen, non dagoen, ordutegia eta kontaktua” azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.
Proiektu honekin hainbat helburu lortu nahi dira:
    • Herritarrei berrerabilerarako aukera praktikoa eskaintzea. 
    • Herritarrei prebentzioaren eta jasangarritasunaren aldeko ohiturak helaraztea.
    • Bigarren eskuko objektuen trukea duintzea. 
    • Hondakinak tokian-tokian eta egunero sortzea prebenitzea.
    • Kontsumo jasangarria sustatzea.
    • Produktuen balio-bizitza luzatzea.
    • Lehengaien eta energiaren kontsumoa murriztea.
    • Konponketa- eta autokontratazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten tokiko negozioak ikusaraztea eta horien erabilera sustatzea.

“Alferrik galtzearen kultura nagusi den munduan bizi gara.  Zerbait apurtzen denean, bota eta gauza batzuen ordez beste batzuk eskuratzen ditugu, estreinatzeko eta kontsumitzeko dugun beharra asetzeko. Gaur egun bizi dugun klima-krisi egoeran, beharrezkoa da gure kontsumo-eredua aldatzea eta bota baino lehen konpontzen duen beste eredu arduratsuagoa ezartzea. Hori dela eta, ‘Konpondu.amurrio’ proiektua funtsezkoa da produktuei bigarren bizitza emateko eta mundu jasangarriagoaren, bidezkoagoaren eta solidarioagoaren alde egiteko”, adierazi du Molinuevok. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide