Amurriok otsailean ekingo die berriro jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko Mugiamurrioren programei

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko urt. 18a, 08:38

Berriro programatu dira jarduera fisikoa eta osasuna bultzatzeko “Bizi Zaitez Bizi” eta “Bizitza Aktiboa Osasunerako 55+” jarduerak; eta aholkularitzarako orientazio-zerbitzuak, Mugiamurrioren funtsezko piezak, ere aurrera jarraitzen du. 

Amurriok otsailean berrekingo die Mugiamurriotik bultzatutako jarduerei, jarduera fisikorako eta osasunerako “Bizi Zaitez Bizi” eta “Bizitza Aktiboa Osasunerako 55+” programekin. Horretarako, beste epe bat irekiko da, parte hartu nahi duten pertsona guztiek bizitza osasungarriaren proiektu honekin bat egin ahal dezaten. Bi programa horiekin batera, Kultur Etxean jarraipena emango zaio orientazio-zerbitzuari, hitzordua eskatuta, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten.

“Bizi Zaitez Bizi” programa otsailaren 2an hasiko da. Ostegunetan egingo da Nagusi Etxean eta bi talde izango ditu, 10:30ean eta 12:00etan. Programa horren helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan, zahartzeko moduari buruzko oinarrizko ezagutzak transmitituko dira, modu aktibo eta gogobetegarrian, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatuko dira, eta jarduera funtzionala konpentsatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibaziozkoa eta soziala optimizatzeko estrategiak irakatsi eta entrenatuko dira.

Bestalde, “Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+” programa otsailaren 1ean hasiko da, astearteetan egingo da Reforren eta 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Jarduera horren helburua 55 urtetik gorako biztanleen artean zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzea da, jarduera fisikoa bezalako ohitura osasungarriak irakatsiz eta entrenatuz. Jarduera funtzionala konpentsatzeko estrategiak landuko dira, bai eta bizimodu aktibo eta osasungarria lortzeko funtzionamendu motibazionala optimizatzeko estrategiak ere.

Programan parte hartu nahi dutenek Mugiamurrioko bulegoan eman ahal izango dute izena, Kultur Etxeko lehenengo solairuan, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara. 619411732 telefono-zenbakira deituz ere eman ahal izango da izena.

Orientazio-zerbitzua 

Orientazio zerbitzua Mugiamurrioren pieza garrantzitsua da, eta Kultur Etxean gauzatzen jarraitzen da ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten. Orientazio zerbitzura joateko hitzordua 619411732 telefono-zenbakira deituz edo  mugiamurrio@gmail.com helbidera idatziz eskatu beharko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide