Aurten ere inauteriak badatoz Amurriora, otsailaren 18rako eta 21erako programazio espezifikoarekin. Herria musikaz beteko da eta Kakarro Birigarro mozorro lehiaketa tradizionalak Amurrioko kaleak hartuko ditu berriro. Erraldoi eta buruhandiek gaiteroekin eta Kakarroekin; haurrentzako mozorro tailerrak eta txokolatadak osatuko dute programazioa.
Inauteriak larunbatean hasiko dira, 11:30ean, haurrentzako tailerrarekin. San Anton plazan egingo den tailerrean herriko txikienek Kakarro mozorroa egingo dute. Egunean zehar, erraldoiek eta buruhandiek kaleak alaituko dituzte gaiteroek eta Kakarroek lagunduta, 19:00etan Amurrioko egutegiko hitzorduetako bati, Kakarro Birigarro mozorro lehiaketari, bide emateko. Desfilea 19:00etan hasiko da Mariaka eta Mariganbon buru direla Santa Maria elizatik, eta Elexondo, Aiara eta Iturralde kaleetatik igaroko da Juan Urrutia plazara iristeko. Bertan, mozorro guztiak aurkeztuko dira eta ekitaldia txokolatadarekin amaituko da.
Mozorro lehiaketarako eta dekorazio sarietarako izen-emateak otsailaren 13tik aurrera egin ahal izango dira, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, eta otsailaren 17ko 13:30ean, amaituko dira. Lehiaketak, sari hauek banatuko dituzten lau kategoria izango ditu:
A kategoria. 1-3 pertsonako taldeak
Lehen saria: 75 euro eta Kakarroren irudi bat.
B kategoria. 4-10 pertsonako taldeak
Lehen saria: 250 euro eta Kakarroren irudi bat.
Bigarren saria: 150 euro eta Kakarroren irudi bat.
Hirugarren saria: 90 euro eta Kakarroren irudi bat.
C kategoria. 10 pertsonatik gorako taldeak
Lehen saria: 450 euro eta Kakarroren irudi bat.
Bigarren saria: 200 euro eta Kakarroren irudi bat.
Hirugarren saria: 100 euro eta Kakarroren irudi bat.
D kategoria Helduen taldeak haurrekin (3 pertsona gutxienez)
Lehen saria: 200 euro eta Kakarroren irudi bat.
Bigarren saria: 125 euro eta Kakarroren irudi bat.
Gainera, desfileko koreografiarik onena sarituko da: 120 euro APYMCA kupoietan eta Kakarroren irudi bat. Parte-hartzaile guztien artean, 0 kilometroko produktuez osatutako bi saski zozkatuko dira.
Jarduera hauek osatuko dute inauterietako larunbateko programazioa:
12:30ean, Erraldoi eta buruhandien kalejira gaiteroekin eta Kakarroekin, Juan Urrutia plazatik abiatuta.
17:00etan, Musika animazioa Juan Urrutia plazan
20:00-22:30 DJ Jaikide Juan Urrutia plazan.
20:30 Mozorro lehiaketaren eta merkataritzako eta ostalaritzako dekorazio sarien banaketa
Otsailaren 21ean, inauterietako asteartean, jarduerak San Anton plazan egingo dira eta programazioa 16:45ean hasiko da, txokolatadarekin, Aurrerakarekin eta Gazteen Gurutze Gorriarekin elkarlanean. Txokolatadan zehar, 17:00etan, haurrei zuzendutako “Xaibor, 20 urte zurekin tour” musika-ikuskizunak alaituko du plaza, hainbat koreografia eta lehiaketarekin, besteak beste. 2023ko Inauteriei amaiera emateko, Juan Urrutia plazan Judas Kakarroa erreko da 18:30ean.
Merkataritzako eta ostalaritzako dekorazio lehiaketa
2023ko Inauterietan Amurrioko merkataritzak eta ostalaritzak ere hartuko dute parte, lokalen dekorazio lehiaketarekin. Parte-hartzaileek bi sari eskuratu ahal izango dituzte: Inauterietan girotutako merkataritzako erakusleiho onenaren saria (irabazleak 200 euro eta Kakarroren irudi bat jasoko ditu) eta girotutako taberna onenarena (aurrekoak bezala, 200 euro eta Kakarroren irudi bat). Lehiaketa honetan izena emateko epea otsailaren 13an irekiko da, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean, eta otsailaren 17ko 13:30ean amaituko da.