AceleraPyme Bulegoa datorren martxoaren 9tik aurrera hasiko da Aiarako Kuadrillako enpresei zerbitzua ematen

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko mar. 1a, 11:03

Aurkezpena El Reforren egingo da, 9:30etik 11:00etara, eta ETEen produkzio-prozesuen optimizazioari eta digitalizazioari buruzko jaurdunaldi batekin estreinatuko da. Bertaratzea baieztatzeko azken eguna ostirala, martxoak 3, izango da.

ETEen Produkzio Prozesuen Optimizazioaren eta Digitalizazioaren esparruko Digitalizazio Esperientziak aurkezteko jardunaldian, bertaratutako enpresek Eraldaketa Digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu ahal izango dituzte, beste enpresa batzuetan garatu diren “jardunbide egokiak”, eta horiek lehiakortasuna hobetzen nola lagundu duten ezagutuz. 

Amurrio Bidean-ek, Laudio Hazi-k, Aiarako Kuadrillak, Aiarako Udalak, Okondoko Udalak, Araba Garapen Agentziak eta GAIAk sustatutako topaketa martxoaren 9an, asteartean, egingo da, 9:30etik 11:00etara, Amurrio Bidean-en. Interesdunek martxoaren 3a baino lehen baieztatu beharko dute euren parte hartzea, formulario honen bitartez: https://forms.office.com/e/ySb8AQhdM0

Acelera Pyme Bulegoak Arabako 20.000 biztanletik beherako udalerrietako sare ekonomikoari Trantsizio Digitalean laguntzea du helburu. GAIAk koordinatuko duen bulegoak ETEei Eraldaketa Digitalean laguntzeko eta eskaria hobetzeko nodoa izan nahi du. Horretarako, digitalizazio arloko sentsibilizazio-, hedapen-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzuak antolatuko dira.

Acelera Pyme Bulego-sarea Red.es-en ekimena da, eta Arabaren kasuan, GAIAri (ICTA klusterra) esleitu zaio, eta Amurrio Bidean-ek haren kudeaketan eta dinamizazioan laguntzen du. Arabako Foru Aldundiak eta lurralde historikoko 7 agentziak eta udalerrik lagundu dute ekimena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide