Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak hainbat jarduera antolatu ditu adin guztietarako martxoaren 8aren inguruan, hilabete osoan zehar egiteko. Programa asteazken honetan bertan, martxoaren 1ean, hasiko da, Udal Liburutegian egingo den feminismoari eta emakumeari buruzko liburuen erakusketarekin, eta martxoaren 19an amaituko da, berdintasunaren aldeko IV. Martxa arautuarekin. Bertan, musika, antzerkia, bakarrizketak eta kirola izango dira, besteak beste.
“Amurrioko Udaletik emakumeok gizarte berdinzaleagoa lortzeko egiten dugun ahalegin handia aldarrikatu eta ikusarazi gura dugu. Aurten, desberdintasunaren ulermenari begirada berri bat emateko eta ezagutza sortzeko prozesuak aberasteko asmoz, sexua/generoa izeneko azterlanari buruzko hainbat argitalpen egongo dira ikusgai Liburutegian”, azaldu du Ixone Saratxaga Berdintasun zinegotziak.
Programatutako jarduerak:
Martxoak 1-10
Feminismoari eta emakumeari buruzko liburuen erakusketa Udal Liburutegian
Martxoak 7
10:30. Berdintasunaren aldeko stand-a. Amurrioko azokan. IFBSren Oinerz proiektua, Sartu Alavaren eskutik
Martxoak 8
18:30. “Elementas” bakarrizketa Amurrioko plazan.
19:00. Manifestazioa. Amurrioko Emakumeen Sarearen* eta Mugimendu Feministaren eskutik. Amurrioko plazan
Martxoak 9
19:00. “Emakumeak musikan” ekimenaren IX. edizioa. Amurrioko Antzokian. Sarrera doan leku guztiak bete arte.
Martxoak 11
20:00. “Feminissimas” antzerkia. Amurrioko Antzokian. Sarrera: 12 €.
Martxoak 12
10:00-14:00 eta 15:00-19:00. Autodefentsa feministako tailerra. Amurrioko Kultur Etxean. Izen-ematea martxoaren 8ra arte: berdintasuna@amurrio.eus /945891161
Martxoak 19
10:00 Berdintasunaren aldeko IV. Martxa arautua. Irteera Juan Urrutia plazatik.