Amurrioko Udaleko gobernu taldeak legealdiko konpromisoen %85 bete du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko mar. 31a, 13:00

Txerra Molinuevo alkatea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Legealdi Planean sartutako 82 ekintza-ildoetatik 57 amaituta daude.

2019an, Amurrioko Udaleko Gobernu Taldeak 2019 - 2023 legealdirako programa aurkeztu zuen, eta guztira 82 lan-konpromiso hartu zituen. Horietatik, lau urte geroago, % 85a inguru bete da.

“Urte hauetan zehar, inoiz aurre egin gabeko egoerei egin behar izan diegu aurre, Covid-19ak eragindako pandemiari eta duela urtebete baino gehiago hasi zen Errusiaren Ukrainako inbasioari, gertakari horiek eragin duten prezioen igoera ez aipatzeagatik. Hala eta guztiz ere, Amurrioko Gobernu Taldeak 2019an hitzemandako ekintzetara egokitzea eta lanean jarraitzea lortu du”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak. 

2019-2023ko Amurrioko Legealdi Plana hiru arlotan egituratu da: antolaketa, herritarrak eta lurraldea. Eguneroko jardunean egin beharreko lanak osatzen dituzten 10 helburu estrategikotan eta 82 ekintzatan hedatzen dira. Amurrioko Udaleko Gobernu Taldeak adierazi duenez, Legealdi Planean sartutako 82 ekintza horietatik 57 (ia % 70a) erabat amaituta daude, eta 11 jarduera-ildok lan-prozesuan jarraitzen dute. Beraz, 4 urte hauetan, 14 ekintza baino ez dira baztertu. 

“Badakigu hobetzeko tartea dagoela, eta, horregatik, Amurrioko Udalak lanean jarraituko du gure udalerriko bizilagunekin hartutako konpromisoak betetzeko”, gaineratu du Molinuevok. 

Ekintza nagusiak 

Amurriok urteak daramatza Garapen Jasangarriaren alde lanean, tokiko 2030 Agendaren eta beste plan sektorial batzuen bidez, ongizate orokorrari laguntzen dioten Berdintasun Plana edo Euskara Plana, besteak beste. Legealdian gauzatutako ekintzen artean, Antolaketa arloan hauek daude: 

1. Administrazio elektronikoa DBLren arabera ezartzeko plana.   
2. Batzordeak antolatzeko era berriaren jarraipena        
3. Dokumentazioaren digitalizazioa eta espedienteen garbiketa      
4. Ordenantza fiskalen berrikuspena, errentaren araberako presio fiskala ezartzeko.     

Bestalde, Herritartasunaren arloan jasotako ekintzen artean, hauek azpimarra ditzakegu:
1. Udalerriko elkarte eta ekimen sozialek bizikidetza, kulturartekotasuna eta elkartasuna sustatzeko gauzatu dituzten jarduerak diruz laguntzea.    
2. Aingurak, Amurrioko V. Berdintasun Plana, egitea eta ezartzea.       
3. Herritarrek parte hartzeko udal-sare egonkorra garatzea (lurralde-eremuko partaidetza-organoetan oinarritua, Auzoko Asanbladetan eta Haurren Elkargunean eta Emakumeen Sarean, besteak beste), beharrezkotzat jotzen diren beste lurralde-eremu edo/eta eremu sektorial batzuetara hedatzeko asmoz.   
4. Gazte Zerbitzu integrala sortzea, betiere bere autonomia errespetatuz.   
5. Kultura-plana diseinatzea, arte plastikoen garapenari lehentasuna emanez.     
6. Soropil artifizialeko bigarren eremua eraikitzea El Reforren.     
7. Partaidetza-kirola bultzatzea, kirol-klubetara edo kiroldegiko eskaintzara hurbiltzen ez diren herritarrei kirola egiteko beste aukera batzuk eskainiz, Mugiamurrio ekimenaren bidez.         

Azkenik, Lurralde arloan jasotako ekintzetatik hauek nabarmentzen dira:
1. Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria behin betiko onartzea.     
2. Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza bultzatzea Amurrioko SAPUR 1ean alokairu sozialeko 102 etxebizitza sortzeko.     
3. Gasolindegi zaharraren eremua egokitzea, bide-segurtasuna hobetzeko biribilgune bat eraikiz.      
4. Etxegoienbidean disuasio-aparkalekua sortzea.    
5. Amurrioko tren-geltokiaren irisgarritasun-proiektua bultzatzea.    
6. Nerbioi ibaiaren saneamendua. Ibai garbia izateko beharrezkoak diren kolektoreak eta araztegiak behin betiko bultzatzea.       
7. Udal ibilgailuen flota ibilgailu elektrikoetara berritzea.     

“Amurrioko Udaleko Gobernu Taldeak pertsonen ongizatea, ingurunearen zaintza eta udalerriaren oparotasuna hobetu nahi izan ditu uneoro. Horretarako, azken lau urteotan egindako Legealdi Planak Garapen Jasangarrirako 18 Helburu eta 2030 Agendaren 39 helburu betetzen lagundu du”, amaitu du Alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide