Amurrioko udako igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 17ra irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko eka. 7a, 20:25

Aurten abonatutako pertsonen eguneraketa egingo da, eta, beraz, interesdunek abonua udako igerilekuetan egin beharko dute

Amurrioko udal igerilekuak ekainaren 15ean, ostegunean, irekiko dira eta irailaren 17ra, igandera, arte egongo dira zabalik. Aurten abonatutako pertsonen eguneraketa egingo da eta, beraz, beharrezkoa izango da interesa duten pertsona guztiek abonua udako igerilekuetan egitea.

Aire zabaleko udako igerilekuen denboraldia ekainaren 15ean hasiko da Amurrion eta irailaren 17ra arte iraungo du. Hau izango da ordutegia: astelehenetik igandera, 10:30etik 20:30era ekainean eta irailean, eta 10:30etik 21:00etara uztailean eta abuztuan.

Uda honetan, abonatutako pertsonak eguneratuko programa berri batean sartuko dira, beraz, aurreko urteetako abonatuak zein berriak abonua udako igerilekuetan egin beharko dute, ez baita helbideratzerik igaroko. Udako Udal Igerilekuen harrera zabalik egongo da altak, aldaketak, bajak eta abar egiteko, ekainaren 8, 9, 12, 13 eta 14an, 10:00etatik 13: 00etara.

Bestalde, Bañueta Kiroldegian 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen abonatutako pertsonek, ondoren baja hartu ez badute, doan sartu ahal izango dira udal-igerilekuetara.
Informazioa behar duten pertsona guztiek 945390668 zenbakira deitu beharko dute, edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatzi: piscinaveranoamurrio@gmail.com 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide