Amurriok IOCUS proiektuaren azken jardunaldia  hartuko du datorren ekainaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko eka. 12a, 13:39

Jardunaldian, herriko bizilagunen partaidetza izan duten sorkuntza kolektiboko hiru prozesuak aurkeztuko dira. IOCUS proiektuaren erakusketa datorren ekainaren 26ra arte bisitatu ahal izango da La Casonan.

Amurrioko La Casonak IOCUS proiektuaren azken jardunaldia hartuko du ostegun honetan, ekainak 15. Proiektua hiru topaketa-prozesu paraleloren garapenean oinarritu da. Prozesu horietan, diziplina eta ikuspegi artistiko desberdinei lotutako Amurrioko testuinguruko hiru artistak, kultura esperimentazio sortzaile kolektibotik bizitzeko gonbita egin diete herritarrei. Jardunaldian, 2023ko lehen hiruhilekoan Amurrioko bizilagunen partaidetza izan duten sorkuntza kolektiboko prozesuak aurkeztuko dira.

Topaketa 18:00etan hasiko da La Casonan, Hannah F. Whelanek –Rose Buford Collegen European Theatre Arts-en lizentziaduna eta DeMontfort University-n Performance Identity Masterra– egingo duen “Sorkuntza kolektiboa kultur esperientzia gisa” aurkezpenarekin. 

Aurkezpena amaitu ondoren, “IOCUSen kontakizuna: zer izan da eta zer ekarri du” izenekoaren txanda etorriko da. Bertan, Susana Corbella komisarioak proiektuaren esparrua eta balorazioa egingo ditu. Berarekin batera egongo dira Sharai Sola, “Lekuz kanpo. Ikusezina dena gauzatu” lanaren arduraduna; Salvador Castañeda, “Autorretratua” lanaren artista arduraduna; eta Guillermo Trujillano, “A phone” lanaren arduraduna. 

IOCUS erakusketa

Balorazioa amaitu ondoren, mokadutxo bat egingo da eta IOCUS erakusketa inauguratuko da. Erakusketa La Casonan bisitatu ahal izango da ekainaren 26ra arte. IOCUS Amurrioko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak finantzatu du, eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eta Teklak-en, Komunikazio eta Audientzia Estudioaren, laguntza du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide