Amurrioko Udalak FSE PLUS programaren bidez diruz lagundutako gazte bat kontratatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko ira. 7a, 06:50

Amurrioko Udalak, toki entitateek gazteak kontratatzeko programa finantzatzeko laguntzen barruan, 29.135,31 euroko dirulaguntza jaso du, aldi baterako kontratuaren modalitatean 48.199,12 euroko kostua izango duen pertsona baten kontratazioa finantzatzeko.

Programa honen helburua da 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzea, baldin eta haien prestakuntza-etapa osatu eta egiaztatu bada ezagutzei dagokienez. Haren helburua, administrazio publikoen esparruan lan-kontratu baten bidez, haren prestakuntzarekin lotutako esperientzia eskuratzea da, bai eta langilearen jarrerarekin lotutako gizarte- eta lanbide-trebetasunak eskuratzea ere.

Kontratatutako pertsonak herritarrei zuzendutako zerbitzuekin lotutako administrazio- eta laguntza-lanak egingo ditu.

Kontratatuko dira:

Administrari laguntzaile bat, Administrazioa eta Kudeaketa arloko goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloko prestakuntza duena.

Parte hartzeko baldintzak:

    a) 16 eta 30 urte bitarteko gaztea izatea.
    b) Langabea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea, kontratua hasi aurretik.
    c) Gazte Bermea Sistemaren fitxategian inskribatuta egotea, kontratua hasi aurretik.

Inskripzioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez egin beharko da, irailaren 5etik 18ra bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide