Amurriok Asteklima ospatuko du, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko ira. 20a, 06:50

Programazioak ingurumenaren zaintzarekin zerikusia duten dokumentalak, hitzaldiak eta aire zabaleko jarduerak barne hartzen ditu.

Amurriok bat egingo du Euskadin irailaren 22tik urriaren 1era ospatuko den Klimaren eta Energiaren Astearekin. Asteklimaren helburua klima aldaketaren aurka borrokatzeak duen garrantziaz kontzientziatzea eta herritarrak konpromiso batera mugiaraztea da. Horretarako, zinema saioak, hitzaldiak eta txangoak antolatu dira astebetean zehar.

Zinea

Irailaren 24an eta 25ean, 19:00etan, "Iberia, naturaleza infinita" dokumentala proiektatuko da. Ondoren, Arturo Menor zuzendariarekin solasaldia izango da, hilaren 24an. Dokumentala bere lurraldetik kanporatutako arrano erreal bati buruzkoa da, eta Iberiar penintsulan zehar bizirauteko abenturari ekingo dio. Filma toki askotan filmatu da, Nerbioi Garaia eskualdean barne.

Dokumentalean, arranoaren arazoak eta mehatxu nagusiak erakusten dira, eta klima-aldaketa dela animalia-espezie asko a desagertzera daraman arrazoi nagusietako bat.

Irailaren 28an, 19: 00etan, "Ganado o desierto" dokumentala proiektatuko da, larreak, lurzoruak, basoak eta ura birsortzeko abeltzaintzari buruzko hausnarketa bilatzen duen dokumentala. Klima-aldaketaren aurkako borrokak animaliak jomugan jartzen ditu. Abeltzaintza, gaur egun, aldaketa klimatikoaren, baliabide naturalen degradazioaren eta osasun publikoko arazo larrien funtsezko arrazoietako bat da. Baina ganadua ondo erabiltzea irtenbide bat izan daiteke ekosistemak eta landa-ekonomiak lehengoratzeko. 

Zine-saioak Amurrio Antzokian izango dira eta sarrerak doakoak izango dira lekua bete arte.

Hitzaldiak

Irailaren 27an, 19: 00etan, Katekesi Eraikinean energi alkarteei buruzko berbaldia egingo da. Goiener-en hitzaldi honetan, energia-komunitateak zer diren, herritarrak nola ahalduntzen diren, zer onura dakarten eta autokontsumoaren ezaugarriak azalduko dira. Sarrerak doakoak izango dira lekua bete arte.

Beste jarduera batzuk

Hondakinak garbitzea Nerbioi ibaian, animaliak ezagutuz
Irailaren 23an, 10:00etatik aurrera, hondakinak garbituko dira Nerbioi ibaian, hainbat animalia aurkitu bitartean. Muskerrak Elkarteak bertaratzen diren guztiak gidatuko ditu udaletxetik, ibaian zehar egingo den ibilaldi batean, inguruko flora eta fauna ezagutzeko, bidean aurkitutako hondakinak biltzen diren bitartean.

Txangoa Delikara - "Zigortutako" animalien tailerra
Irailaren 24an, Muskerrak Elkartearekin batera, txangoa egingo da Delikara autobusez (Udaletxetik 10:00etan), inguruko animaliarik beldurgarrienak ezagutzeko, hala nola armiarmak, sugeak eta saguzarrak, besteak beste. Jarduera honetarako leku mugatua dago, beraz, izena eman behar da muskerraknatura@gmail.com helbide elektronikoa mezu bat bidaliz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide