Amurrioko Udalak haurren parte-hartzea sustatzeko haurren elkargunea ekimenaren hirugarren edizioa jarriko du abian

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko ira. 21a, 06:00

Izena emateko epea irailaren 26tik urriaren 4ra egongo da zabalik, eta ikastetxeetan eta Amurrioko herritarrei arreta emateko bulegoan egin ahal izango da.

Amurrioko Udala Haurren Elkargunearen hirugarren urtea jarriko du habian. Ekimen honen helburua haurrak parte-hartzean trebatzea eta ahalduntzea da, erantzunkidetasunean oinarritutako eredu parte-hartzaileak bultzatuz. Borondatez parte hartu nahi duten udalerriko lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailako 20 haurrek osatuko dute, eta 10 aldiz elkartuko dira ikasturtean zehar.

Ikasleek komunitatearekin, elkarteekin, herriko eragileekin, ikastetxeekin eta Udalarekin elkarlanean jardungo dute beren interesei erantzuteko proposamenak ikertu, hausnartu eta irudikatzeko. Lanerako gaiak beraiek aukeratuko dituzte, eta askotarikoak izan daitezke: laguntasuna, ingurumena, kultura... edo herriaren inguruan sortzen den beste edozein gai.

Izena emateko epea irailaren 26tik urriaren 4ra izango da, eta ikastetxeetan eta Amurrioko herritarrei arreta emateko bulegoan egin ahal izango da.

Plaza eskatu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira: batetik, udalerriko ikastetxeren bateko ikaslea izatea eta, bestetik, 2023/24 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 4. maila egitea. Taldeak bi urteko jarraipena izan nahi du, beraz, erdia Lehen Hezkuntzako 5. mailara igaro diren ikasleek osatuko dute.

Haurren hautaketa zozketa bidez egingo da, taldearen aniztasuna eta parekotasuna bermatzeko baldintzak ezarriz. Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrek ekimenaren inguruko informazio gehigarria jasoko dute irailean ikastetxeetan egingo den aurkezpenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide