Astelehenean hasiko da 'Amurrio oinetatik burura' kanpainaren beste edizio bat, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko ira. 29a, 07:00

Amurriok abian jarri du berriz ere ‘Amurrio oinetatik burura’ kanpaina, merkataritzak eta zerbitzuen sektoreak udalerrian dituzten aukerak ezagutarazteko eta tokiko kontsumoa sustatzeko. Amurrioko Udala, Amurrio Bidean eta Izan Amurrio dira kanpainaren bultzatzaileak eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin finantzatuko da. Amurriotik irten gabe eros daitekeen produktu sorta zabala ezagutzera emango duen ekimena datorren astelehenean, urriak 2, hasiko da eta urriaren 20ra arte luzatuko da.

Hirugarren edizio honetan, besteak beste, moda, etxe, osagarri, elikadura, liburu-denda edo ostalaritzako 23 establezimenduk hartuko dute parte. Hiru astez hainbat argazki argitaratuko dira Amurrio Bidean eta Izan Amurrioko sare sozialetan, bertako merkataritzan eros daitezkeen hainbat produkturen erakusketarekin. Irudi horiek argitaratzeak, gainera, udalerriko saltokien sare sozialak bultzatzea eta digitalizaziora egokitzen laguntzea du helburu.

Asteroko zozketa

Udalerriko establezimenduei ahalik eta zabalkunderik handiena emateko asmoz hainbat zozketa antolatu dira. Alde batetik, nutrizioari buruzko 2 aholkularitza-saio Ixone Ruiz de Gordexolarekin, urriaren 6an (ostirala) eta 20an (ostirala) zozketatukodirenak, eta, bestetik, 2 argazki-saio. Horietako bat, Foto Arreguiren eskutik, urriaren 16an zozketatuko da, astelehena, eta bestea, Jare Photography-ren eskutik, urriaren 20an, ostirala. Parte hartzeko, Amurrio Bidean eta Izan Amurrioko Instagrameko kontuei jarraitu behar zaie, egiten dituzten argitalpenetara “like” eman behar da eta iruzkinetan benetako bi profil aipatu behar dira. Gainera, stories-eko argitalpenetako bat partekatzea zozketako parte-hartze berri bat izango da; profil pribatuen kasuan, harrapaketa bat bidali beharko da eta bi kontuetako edozeinetara bidali beharko da modu pribatuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide